XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6 URTE - B EREDUA.

KANPOA-LANDAREAK.

GIROTZEA.

Landareak maitatzen, zaintzen eta errespetatzen ikas dezaten, hauetako zenbait erein ditzakete ikastolan.

Adibidez: babarrun, lenteja, garbantzu, perrexil.

Baita ere gela apaintzeko eta haurrengan landareekiko zaletasuna sortzeko lore desberdinak ekar ditzakete etxetik eta taldeka zaintzeaz ardura daitezela.

Ibilaldi bat antola daiteke haurrek zuhaitzak eta landareak zuzenki obserbatu (sustrai, enbor, adar, hosto...... bereiztuz) eta hosto bildumak egin ditzaten.

Hosto hauen forma desberdinak gelan kontserba daitezke, margotuz, plastilinaz, ormirudiak eginez....

Landareek eta zuhaitzek eskaintzen dizkiguten produktoez merienda bat egin dezakegu gelan.

Zentzumenak lantzeko ere balio dezakete.

Adibidez: begiak estaliz ukimenez, usaimenez eta zaporez asma zein produkto zen: sagar bat, intxaur, barazki....

Haurrek, urtaro desberdinetan landareen aldakuntzaz ohar daitezela.

Adibidez: zuhaitz bat obserbatuz, baratzeak obserbatuz.

Bestalde, landareen bizitzaz hobeto jabetzeko esperientzia desberdinak egin ditzagun gela barnean.

Honetarako liburuaz balia gaitezke.